ZUMARRAGAKO AZOKA
Zumarragako Azoka bertako produktua, kultura, balioak eta Zumarragako aniztasuna batzen dituen larunbateroko topagunea da.
Azokan bertako produktuak topatuko dituzu; garaian garaikoak, aniztasun handikoak, koloretsuak, kalitatezkoak eta bertan zein modu sostengarrian – Km 0- ekoitzitako produktuak. Aldi berean, asteroko erosketa osatzen lagunduko dizuten beste hainbat elikadura postu ere topatuko dituzu, fruta postuak, olibak, gozoki eta pastak, bakailaoa, urdaitegia…. Hauekin batera, beste hainbat postu daude, eskaintza global bat osatzen duten postuak, textila, moda, etxerako produktuak…
Ospatzen den eguna eta ordutegia:
Larunbata 8:30 – 14:00