Aurkezpena
Europako Itun Berdearen esparruan eta Europako Batzordeak onartu duen Baserritik Mahaira Estrategiarekin bat eginik, LANDAOLA elkarteak, Eusko Jaurlaritza Elika Fundazioaren bidez eta Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure udalen ekonomiaren, kulturaren eta tradizioaren zati garrantzitsu bihurtu diren gure udalerrietako azokak bezlako zirkuitu laburrak dinamizatzen eta bultzatzeko asmoarekin GIPUZKOAKO AZOKEN SAREA izeneko proiektua martxan jarri zuen 2020ko amaieran.
Ekimenaren helburu nagusia Gipuzkoako herrietako azokak aztertu, indartu eta hauen etorkizuna bermatzea da. GIPUZKOAKO AZOKEN SAREA osatzen duten 17 udalerriak ondorengoak dira: Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Legazpi, Mutriku, Ordizia, Oñati, Tolosa, Zarautz eta Zumarraga.