BERGARAKO OXIRONDO AZOKA
Oxirondo azoka 1993. urtetik dago martxan, postu ezberdinak eta zapatuetako azoka izan dira urte askoan azokaren dinamika.
2024az geroztik, eraberrituta dago erabat Oxirondo azoka. Elikadura burujabetzaren norabidean eta azoka gaurkotzeko asmoarekin zerbitzu eta dinamika berriak jarri dira martxan Elikaenea proiektuaren baitan. Egitasmo berri honen oinarrietako bat da, azokaren kudeaketa eta dinamizaziorako
Bertako eta kalitatezko produktua erdigunean, oinarria du kontsumitzaile eta ekoizleen artean zubiak eraikitzea, egungo beharrei ere erantzunez. Ohiko zapatuetako azokaz gain, bertako produktuen denda, sukalde komunitarioa, banaketak eta bestelako zerbitzuak jarri dira martxan. Honez gain, asteazkenero baserritarren azoka txikia ospatzen da, ‘Eguaztenak oxirondon’ izenarekin sasoiko produktuekin egindako sukaldaritza saioak, dastaketak eta aurkezpenak antolatzen direlarik.
Postuak eta Elikaeneako zerbitzuak egunero daude irekita, astelehenetik zapatura.
Oxirondo azoka-plaza berezia da, beheko solairuan azokako postuak eta denda-topagunea daude, eta azokak zein jarduera irekiak ere bertan izan ohi dira. Goiko solairuan haur eta familiei zuzendutako zerbitzuak daude: ‘Aidau’ haurren zerbitzua eta haur eta gurasoen txokoa. Guzti hau koordinatu eta dinamizatzeko, erabakigune eta parte-hartze ezberdinak sortu dira Elikadura Mahaiaren baitan.
Ospatzen den eguna eta ordutegia:
Asteazken arratsaldez: 17:30-19:30
Larunbat goizez: 8:00 – 13:00