LEGAZPIKO AZOKA
Azken hamarkadetan ostiral goizetan ospatzen da Legazpiko azoka, herriko erdigunean. Inguruko baserrietako produktuak saltzen dira beste batzuen artean, bereziki, gazta, ogia, madalenak, pastak, barazkiak, loreak eta baratzeko landaretxoak garaia denean. 2016an berritu zen azokako eraikina, itxitura jarriz.
2022an takila zerbitzua martxan jarri da, ordutegiz kanpo produktuak jaso ahal izateko. Azokako baserritar eta herriko hainbat merkatariek erabiltzen dute zerbitzua, herritarrekin batera”
Ospatzen den eguna eta ordutegia:
Ostirala goizez: 9:00-13:00
Astelehen arratsaldean, kontsumo taldeko banaketa ere bertan egiten da.