Skip to main content

AZKOITIKO AZOKA PLAZA

Azkoitiko Azoka plaza, antzinako eskolen eraikinarekin (1903) bat egina dago. Eraikin hau Manuel Echave arkitektoak diseinatu zuen, Donostiako Katedralaren planoak prestatu zituenak. 1926an Azoka, ibaiaren gaineko eraikin hegatu berezian erantsi zitzaion, euskal arkitektura berria deituriko estiloan.

Herriko Plazan kokatua dagoenez, XVI. mendetik hona, espazio honetan biltzen dira bertako herritarrak euren egiteko publiko garrantzitsuenetarako. Bertan burutzen dira jai, merkataritza eta gizarte ekintza ugari gaur egun ere.

Azokara, Azkoitia eta bailarako ekoizleak etortzen dira garaian garaiko produktuak saltzera, fruta, landare, ogi, gazta, barazki etab. Harategi eta beste jaki eta zerbitzuen postu finkoak ere badaude.

Gaur egun, Azoka eraldaketa eta azterketa prozesuan dago,  hobekuntzak egin eta Azokako jarduera biziberritzeko asmoz.

Ospatzen den eguna eta ordutegia:

Larunbat goiza: 07:30 – 13:00

Ostiral arratsaldetan: 17:30 – 20:00

Kokapena:

Azkoitiko Azoka, herriaren erdigunean dago kokatua, Herriko Plaza Nagusian.

AZOKATIK MAHAIRA SAIOA:

Estekak:

LANDAOLA, GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
GOIZANE Zentroa, Olaeta auzoa, 6 - 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
landaola@landaola.eus / azokensarea@landaola.eus