BEASAINGO BERTAKO PRODUKTUEN AZOKA
Beasainen bi azoka egun ditugu. Bata asteartero, eta bestea, hileko lehen larunbatean izaten den azoka berezia.
Lehenengo azoka, asteartekoa hain zuzen ere, 1926an ofizialdu zen, nahiz eta aurretik ere herriko eta inguruko baserritarren beraien produktuak saltzen zituzten. Gutxi iraun zuen , ordea, azokak ofizialtasunez urtebetera Beasaingo azoka debekatu baitzuten eta 1935era arte itxaron behar izan zen berriz ere legezko azoka egin ahal izateko.
Bigarren azoka, hilero lehen larunbatean izaten den azoka 2017.urtean Udal Gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada.
Azoka honetan garaian garaiko barazkiez gain, inguruan ekoitzitako produktuen postu ezberdinak aurkitu ahal dira, esaterako: behi eta ardi gazta, ogi ezberdinak, eztia, loreak, tarta eta gailetak… Baita artisau erara egindako poltsa eta lepokoak saltzen dituen postu bat ere. Bestalde, hilero azokan gai desberdinak jorratzen dituen tailerra ere izaten da eta bertan erosketak egindakoen artean azokako bertako produktuez osatutako bi saski zozketatzen dira hilero.
Ospatzen den eguna eta ordutegia:
Astearte goiza: 8:00-13:00
Hileko lehen larunbat goiza 10:00-14:00