Skip to main content

EIBARKO ERREBAL PLAZIA

Eibarko azoka hiri erdian eraiki berri den erabilera anitzeko eraikin moderno batean kokatua dago, Errebal Plazia izenekoa. Eibar eta inguruko baserritarrak dira azokaren arima eta astelehenetik larunbatera, goizero goizero, era natural baten ekoiztutako gertuko produktuak eskaintzen dituzte (garaiko barazki, fruta eta landareak). Lehen sektoreari babesa eta bultzada eman asmoz eta kontsumitzaile eta produktoreen arteko erlazioa indartzeko, Udaletik ekimen osagarriak antolatzen dira hiriko eta eskualdeko beste eragileekin elkarlanean. 

Ospatzen den eguna eta ordutegia:

Astelehenetik larunbatera 8:00etatik 13:00etara

Kokapena:

Eibarko erdigunean dago kokatua, Errebal 11 kalean.

AZOKATIK MAHAIRA SAIOA:

Estekak:

LANDAOLA, GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
GOIZANE Zentroa, Olaeta auzoa, 6 - 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
landaola@landaola.eus / azokensarea@landaola.eus