Skip to main content

ERRENTERIAKO BASERRITARREN AZOKA

1936. urtetik Foru Enparantzan ospatzen hasi zen azoka Alondegia zaharrera aldatu zen 1960 urtean. 2005-2023 urteen artean Niessengo plazan kokatu izan dena, 2023ko azaroaren 4ean Jose Erbiti kalera igaro da, baserritarrei plaza duinago bat eskeintzeko asmoz eta merkatuarekin lotura estutuz. Bertako nekazal ustiategietako ekoizleen garaiko produktuen salmenta zuzeneko azoka egunero garatzen da kale honetan, igande eta jaiegunetan izan ezik. Mendeetako tradizio handiko salmenta bada azoka hau, bezero nagusiak Oarsoaldeko herritarrak izanik. Gaur egun eskaintzen diren elikagaiak eta produktuak honakoak dira: barazkiak, gaztak… 

Ospatzen den eguna eta ordutegia:

Egunero: 8:00-14:00, igande eta jai egunetan izan ezik.

Kokapena:

Jose Erbiti kalea.

AZOKATIK MAHAIRA SAIOA:

Estekak:

LANDAOLA, GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
GOIZANE Zentroa, Olaeta auzoa, 6 - 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
landaola@landaola.eus / azokensarea@landaola.eus