HONDARRIBIKO AZOKA
Hondarribiko Azoka Hondarribiko Udalak lehen sektorea eta zehazki bertako produktua sustatu eta balioztatzeko egindako apustuaren emaitza da.
Hondarribiko udalerrian kalitatezko nekazaritza-ekoizpenaren tradizio aitortua dago. Kantauri itsasoko hurbiltasuna eta Jaizkibel mendiaren babespean ezaugarri eta kalitate paregabea duten produktuak ekoizten dira. Horren adibide ditugu Hondarribiko tomatea, ilarra, eta txakolina egiteko erabiltzen den Hondarribi Zuri mahatsa.
Hondarribiko Azoka kalitatezko bertako produktuen salmenta puntua da, era berean, topagune soziala da.
Azoka gure tradizioa da, ohitura, eta batez ere, konfiantza, gure baserritarrengan eta gure produktuarengan.
Bertan garaiko barazki, lore, ezti, artisau ogi eta opilgintza produktuak aurkitu ditzakezu.
Ospatzen den eguna eta ordutegia:
Udaran 8.00-13.30
Neguan 8.00-12.30
Kokapena:
Asteazkenetan: Damarri plazan
Larunbatetan: San Pedro kalean