MUTRIKUKO MERKATU PLAZA
Mutrikuko Merkatu Plaza, azoka tradizionala da, non postu finkoek baserritarrekin konpartitzen duten espazioa. Egun 4 postu finko daude (Bi frutategi, lora denda bat eta arrandegi bat) eta beste 4 baserritatik jaisten dira maiztasun handiarekin.
Ospatzen den eguna eta ordutegia:
Azoka astelehenetik larunbatera dago irekita.
Goizez postu gehienak eta arrandegia goiz eta arratsaldez.
Baserritarrei dagokienean, asteroko maiztasunarekin herriko 4 baserritatik jaisten dira: Ibiri baserria, Itsasgain baserria, Erremieta baserria eta Aritza baserria.
Salmentetarako egun garrantzitsuena ostiral goiza izaten da eta egun horretan baserri guztiak elkartzen dira.
Sasoi berezietan, beste bi baserritatik ere ekartzen dute produktua: Uda sasoian Etxerre baserritik tomateak batez ere eta udazken aldera Sagarmina baserritik frutak saltzera. .
Kokapena:
Mutrikuko Merkatu plaza Monumentu Multzo izendatuta dagoen Hirigune historikoaren erdi erdian kokatzen da. Beheko plazaren azpian.