Skip to main content

OÑATIKO BERDURA PLAZIA

Azoka plaza edo Berdura Plazia Olaran errekaren gainean kokaturik dago, hamarkada gutxi batzuk baino ez dituen, bi solairuko (sotoa eta behe-solairua) aterpetutako eraikin baten. Eraikina lau aldeetatik irekia dago eta Foru enparantzaren ertzean dagoen frontoia dauka irtengune nagusitzat.

Eskaintzaren aldetik, azoka nahiko osatua da, herriko eta inguraldeko nekazal produktuen ekoizleez gain, bestelako elikagai saltzaileak eta arropa eta etxerako gailuen saltzaileak ere aurki baitaitezke. Azokan, postu finko bat ere badago, arrandegia, hain zuzen ere.

Oñatikoa, larunbat goizero errepikatzen den hitzordua da. Herriko dinamika sozio komertzialean erabat txeraturik dagoen ibilbide luzeko azoka da, Oñatiar guztientzako ezaguna izanik.

Ospatzen den eguna eta ordutegia:

Larunbata goizez: 8:00 – 13:00

Kokapena:

Oñatiko frontoi ondoan dago kokatua.

AZOKATIK MAHAIRA SAIOA:

Estekak:

LANDAOLA, GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
GOIZANE Zentroa, Olaeta auzoa, 6 - 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
landaola@landaola.eus / azokensarea@landaola.eus