Skip to main content

ORDIZIAKO AZOKA

Ordiziako azoka XI-XII mendeetan San Bartolome ermitaren inguruan ospatzen hasi zenetik makina bat istorio eta gertaera bizi izan ditu. Ziurrenik garrantzitsuenetarikoa 1512an herri guztia suntsitu zuen sutearen ondorioz Gaztelako Juana La Loca erreginak herriari “urtean zehar, asteazkenero, merkatu librea, zergarik gabea, egiteko errege baimena” eman izana. Hau dugu, hain zuzen ere, gaur egun oraindik, alde zaharraren bihotzean, Plaza Nagusian eta inguruetan, ospatzen den asteazkeneroko azokaren erreferentzia historiko nagusia.

Horrela arautu zenetik, gora beherak gora behera, mendeetan aurrera egin zuen, XVIII mendean erabat asentatu arte. Trenaren etorrerak, 1860ko hamarkadan, bultzada handia eman zion azokari eta herriari. 

1925 urtean  berriz, hainbat behar eta eskakizunei erantzunez, egun ikus dezakegun estalkia eraiki zitzaion Plaza Nagusiari.

Honela, bere historia eta tradizioan oinarrituta Ordiziako azoka erreferente bihurtu da nekazal munduko produktuentzat. Besteak beste, baserriko fruta eta barazkientzat, Idiazabal gaztarentzat edota arkumearentzat.

Ospatzen den eguna eta ordutegia:

Asteazken goizez: 8.00-13.00

Kokapena:

Ordiziako Plaza Nagusia eta erdigunean.

AZOKATIK MAHAIRA SAIOA:

Estekak:

LANDAOLA, GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
GOIZANE Zentroa, Olaeta auzoa, 6 - 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
landaola@landaola.eus / azokensarea@landaola.eus