Skip to main content

TOLOSAKO AZOKA

Larunbatero-larunbatero egiten den azoka da Tolosakoa, (ia) hutsik egin gabe 760 urtez. Herriaren hauspo eta elkargune, Zerkausian, Berdura Plazan eta Euskal Herri Plazan biltzen dira dozenaka herritar, ekoizle eta bisitari. Azoka hiru gunetan banatzen da, eskaintzen duten produktu motaren arabera. Lekurik garrantzitsuena Zerkausia da, garaiko produktuaren tenplua. Inguruko baserrietako postuak jartzen dira bertan, barazki, fruta, esneki, hestebete eta horien deribatuekin. Berdura Plazako beirazko sabai ederraren azpian, azokako posturik zaharrenetako batzuk egoten dira, horiek ere inguruko herrietakoak. Barazki freskoez gain, landareak eta loreak ere saltzen dituzte. Azkenik, Euskal Herria plazan kanpoko postuak egon ohi dira. Fruta nabarmentzen da, bereziki. Garaiaren arabera, ohikoa izaten da Nafarroako produktuak aurkitzea, hala nola piperrak, zainzuriak, orburuak edo kardua. Gozokiak, hestebeteak, arropa eta zapatak ere badaude.

Ospatzen den eguna eta ordutegia:

Larunbatetan, 8:00 – 13:30

Kokapena:

Tolosako Azoka | Zerkausia 

Tolosako Azoka | Berdura plaza

Tolosako Azoka | Euskal Herria Plaza 

AZOKATIK MAHAIRA SAIOA:

Estekak:

LANDAOLA, GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
GOIZANE Zentroa, Olaeta auzoa, 6 - 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
landaola@landaola.eus / azokensarea@landaola.eus