ZARAUTZ – MERKATU PLAZA
Zarauzko Merkatu Plaza 1903an eraiki zuten Ramon Kortazar arkitektoaren diseinuarekin, Zarauzko herriaren zabalkunde eta eraberritze proiektuaren baitan. Hala, Kale Nagusiaren eta Zigordia kalearen artean geratzen zen etxadiaren erdian eraiki zuten, Portu jauregiaren ondoan (gaur egun Udalaren eraikin nagusia), eta ondare gisa katalogatuta dago.
Merkatu Plazak bi pisu ditu. Hasiera batean beheko pisuan baserritarren postuak eta harategiak zeuden, eta goiko pisuan arrandegiak.
2007. urtean, Merkatu Plaza itxi egin zuten egokitzapen-lanak egiteko, eta 2009an ireki zuten berriro. Beheko solairuan, azokaren erdialdean, baserritarren baratzeetako produktu koloretsuak ikus daitezke: barazkiak, loreak, landareak… Postu itxietan, berriz, denda espezializatuak daude: urdaitegiak, gaztandegiak, harategiak, arrandegiak, fruitategia, loradenda, kafetegia eta opari-denda. Goiko pisua kultur ekimenetarako erabiltzen da, eta 2019tik hona bertan gordetzen dira erraldoiak.
2022 urteko otsailean, eraberritze lanak burutu dira, eta merkatua zabalik da egungo itxurarekin. Lan hauen helburu nagusia Merkatu Plazako ekoizle eta postuetako kideen erosotasuna eta baliabideak hobetzea izan da eta, era berean, Merkatu Plaza erakargarriago eta funtzionalago bat eskaintzea bezeroei.
Merkatu Plazak, berezitasun bat ba du beste azokekin alderatuta: egunero dago zabalik. Zarauzko bihotzean dagoen altxorra.
Ospatzen den eguna eta ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
Goizez 8.15-13:15
Arratsaldez 17:00-20:15
Larunbatean: 8:00-13:30
Igandean 10:00-13:00 (Aitan Toldua)