Skip to main content

ERRASTIKO OGIA

Naiara Uriarte

  • Errastiko baserria, Bedoña auzoa,18; 20500, Arrasate
2018an Errastiko Ogia sortu zuten Xabi eta Naiarak. Errastiko Ogi-ko ogiek eta gozoek landa usaina dute. Errastiko baserrian maitasunez eginak dira. Benetako osagaiekin egiten dute lan. Guztia artisau mimoarekin egina dago; elaborazio prozesuak poliki eta mantso egiten dituzte. Egurrezko labe artisau birakaria dute; bertan Xabik orotariko ogi motak egiten ditu, eta Naiarak produktu integral eta gozo naturaleko gozogintza. Obradore ekologikoa da. Beraien produktuak ekologikoak dira eta ENEEK ziurtagiria dute. Honek esan nahi du, osagai agroekologikoak eta bertakoak erabiltzen dituztela, modu naturalean eta jasangarrian ekoiztuak direnak.

Produktuak:

Ogia eta gozoak.

Ziurtagiriak:

Salmenta puntuak:

Oñati

LANDAOLA, GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
GOIZANE Zentroa, Olaeta auzoa, 6 - 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
landaola@landaola.eus / azokensarea@landaola.eus