ARITZETA BARAZKIAK
Zuhaitz Ibañez
-
Aritzeta baserria, San Blas auzoa, 17; 20400 Tolosa
2017 urtean etorri zen Zuhaitz Nafarroatik Tolosara. Betidanik landu da lurra Aritzeta Baserrian (bere emaztearen baserrian), eta bera pipar pixka bat biltzen hasi zen, laguntzeko intentzioarekin, baserriari gustua hartu zionean. Aritzetako familiak lur sail zati bat utzi eta ofizioa erakutsi zion. Zuhaitzek dio gaur egun baratzaz dakiena eurei esker dela.
Hasieran barazki-saskiak egiten zituen, gaur egun Tolosa eta Ordiziako azoketan aurkitu dezakegu. Ekoizten dituen barazki guztiak denboraldikoak eta aire-librekoak dira (letxuga, kalabazina, piparra, lekak, borraja, porruak,..) Gehien gustoko dituenak baina, ilarrak, babarrunak, eta baratxuri freskoak dira.
Produktuak:
Fruta eta barazkiak.