Gipuzkoako azoketara kontsumitzaile berriak erakartzeko tailerrak egin dira Gipuzkoako Azoken Sarea osatzen duten 11 azoketan. Bertako eta garaiko produktuak kontsumitzearen onurak azpimarratuz, Azokatik Mahaira sukaldaritza tailerrak egin dira Anne Otegi sukaldariarekin eta Aitziber Aizpuru nutrizionistarekin.
Tailerrak hiru helbururi erantzuteko antolatu ditu Landaola Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak lurraldeko hainbat udalekin batera, elkarlanean garatzen duten Gipuzkoako Azoken Sarea proiektuaren baitan: azoketara kontsumitzaile berriak erakartzea, bertako eta garaian garaiko produktuak kontsumitzeak dituen onurak azpimarratzea eta xahuketa ekiditea.